2014(e)ko abenduaren 22(a), astelehena

GERONIMO STILTON - IKARATZ FAMILIAREN SEKRETUA


Ikaratz familiaren  sekretua
 

Banpiro Handiputzen Haranean, Ikaratz familia bitxiaren gaztelu bitxia dago. A, nolako barre ikaragarriak aitona Frankensaguren txisteekin! Eta zenbat abentura bitxi biziko ditugun momia misteriotsu, kanariotso eta mamutxo burlati artean.

JUUL PROIEKTUA 2014-2015


GERONIMO STILTON -  EZ ZENITUEN OPORRAK NAHI STILTON?



Nork esan zidan niri Puerto Saguchora oporretan joateko? Ikaragarria da: marrazo eta labezomorro artean ibili naiz, eguzkiak muturra erre dit, paraxutismoa eta gomasaltoa egin dut… Mila gazta ustel! Nolako gogoa dudan etxera itzuli eta atsedena hartzeko!

 

JUUL PROIEKTUA 2014-2015

GERONIMO STILTON - HERENSUGEAREN KODEA


Portada del libro "Herensugearen kodea"


JUUL PROIEKTUA 2014-2015

IBAN BARRENETXEA - ZURGINAREN IPUINA

zurginaren ipuina-iban barrenetxea-9788415313649

JUUL PROIEKTUA 2014-2015



DRAGOI URDIN BAT  -TOTI MARTINEZ DE LEZEA

Dragoi urdin bat

Dragoi urdin bat
Tippi dragoi normalen kobazulo batean jaio zen, alegia, dragoi haiek denak berdinak zirela esan nahi dut, kolorez berdeak, batzuk handiagoak eta lodiagoak, jakina, eta besteak txikiagoak eta meheagoak.

PENCIL IZENEKO ARKATZ BAT
Tippi dragoi normalen kobazulo batean jaio zen, alegia, dragoi haiek denak berdinak zirela esan nahi dut, kolorez berdeak, batzuk handiagoak eta lodiagoak, jakina, eta besteak txikiagoak eta meheagoak. - See more at: http://martinezdelezea.com/ipuinak/un-dragon-azul-dragoi-urdin-bat/#sthash.wOrU9MM3.dpuf

2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea

JUUL PROIEKTUA 2014-2015

MIKEL VALVERDE  - RITA ETA ALKIMISTAREN AMETSA


 Rita Pragara doa, Txekiar Errepublikako hiriburura, Eguberrietako oporraldiko egun batzuk igarotzera. Han, osaba Daniel eta beste aditu batzuk hiriko gaztelua arakatzen eta alkimista baten egunerokoa bilatzen ari dira. Duela urte asko, erdi azti erdi kimikari horiek edozein gauza urre bihurtzeko formula bilatzen aritu ziren eginahalean. Eta, kondairaren arabera, Gatuso alkimistak aurkitu zuen azkenean formula hori, baina amaiera misteriotsua izan zuen…
Pragara joan da Rita, elezaharrak errealitatearekin bat egiten duten hirira



Rita Eta Alkimistaren Ametsa - Mikel Valverde Tejedor

JUUL BOZKETA 2014 - 2015

JUAN KRUZ IGERABIDE - SERIO DEMONIO

Bazen mutiko bat inoiz barrerik egiten ez zuena, beti serio demonio. Kezkaturik zeukan irakaslea, eskolan serio demonio egoten zelako. Zer gertatzen ote zitzaion? Ba ote zuen konponbiderik mutikoaren seriotasun neurrigabeak? Zer konponbide, ordea, ez zegoen-eta modurik hari irribarrerik txikiena ere ateratzeko? Eskolako psi 

serio demonio-jokin mitxelena-juan kruz igerabide-9788415337775




  EKHIÑE EGIGUREN - PASHMINA GORRIA


Talib-ak eskualdea hartu zuenetik asko aldatu da Aisha eta Saimaren herria. Udaberria da Swat-en eta kolorez bete da Mingora, baina kaleetan gorrotoa eta izua dira nagusi; gerrako hegazkinen burrunda, tiroketa eta leherkari-hotsa.
Aitak pashmina gorria ekarri dio Saimari eta bi ahizpek ezkutuan egiten dute egunero eskolarako bidea. Talib-ak ediktua kaleratu zuenetik, gero eta arriskutsuagoa da eskolara joatea. Aishak koloreekin marrazkiak egiten dituen bitartean, Saimak hitzen bidez deskribatzen du hirian gertatzen den guztia. Idatzi egiten ditu orri gainean sortzear dauden munduak. Baita idazteak min ematen dion guztia ere. Ez da eguneroko bat hemen topatuko duzuna, irakurle; kolorez betetako mihisea baizik, belusezko tapizen moduan luzatzen baitira zelaiak Mingoran.






JUUL BOZKETA 2014 - 2015


  UNAI ELORRIAGA - ZIZILI  


Zizili andreak ez du ezer ikusten, 207 dioptria dauzka begi bakoitzean. Mundu betaurreko guztiak probatuta dauzka, baina alferrik. Hala ere, esan diote Londresen badela jostun bat, apurtutako artaziekin betaurreko berezi batzuk egiten dituena, eta hara joatea erabaki du Zizilik, Anbrosio bere mamu txikia lagun hartuta. Bidean, ordea, mila abentura eta xelebrekeria gertatuko zaizkie, zein baino zein zoroagoa, baita lagun mordoa ezagutu ere, umorez eta fantasiaz beteriko historia honetan.

Zizili - Unai  Elorriaga Lopez De Letona  /  Mai   Egurza Arruti (il. )



GALÁN ANA   -  MONDRAGO 1 Proba handia


Calek hamaika urte bete ditu, eta Samaradoko herrian ohitura den bezala, Anton herensuge zaleak herensuge bat eman dio, eta proban jarri du: mutikoak herensugea gaztelura eraman behar du, ilargiak puntu gorena iritsi baino lehen. Calek herensuge hegalari bikain bat izango zuela amets egin du betidanik, baina ez da Mondrago, hain zuzen, espero zuena: handiegia da, ezin du hegan egin, etengabe egiten du estropezu, behin eta berriz nahasten da, eta jolastu besterik ez du egin nahi. Horrelako herensuge batekin, Calek ez du sekula proba gaindituko, eta ez da gaztelura eskatutako ordua baino lehen iritsiko. Zorionez, Calere

EUSKARAREN EGUNA

GUK IDATZITAKO KOPLAK   6A


Hitz egingo dut euskera
nahi dut atera aurrera
Euskera hitzegin denok batera
izango da irteera

Gure hizkuntza da euskara
eta galtzen dabilela
Konturatu egin behar gara
eta zuzendu egin behar da

Nik esaten dut euskara
ez doala desagertzera
Guk denok hitz egiten badugu
ez doala joatera

Euskara galtzen ari da
eta saiatzen badira
gunen baten rekuperatu
egingo dugu euskera

Euskara berritxuena
euskera berriz onena
euskera euskal herrikoa da
eta erdera txarrena

Euskara da bai polita
kantu, bertsotan... jarrita
euskal herrian beti euskaraz
egin behar dugu nahita

Euskeraz egin behar da
hizkuntzaren izarra da
hizkuntza zaharra eta polita
bai dela gure euskera

Euskal Herrian euskera
egin ta esan etxera
Euskara zabaltzeko egin
behar dugu zabaltzera

Hizkuntza onena euskara
ta nirea ere bera da
zuek euskaldunak zarete ta
 gu ere berdinak gara

Oinatiarrak euskeraz
jende guztiak eginaz
ez dugu euskara galtzen utziko
denok euskara izanaz

Euskal Herrian euskaraz
kalean inoiz erderaz
denek batera euskaraz goaz
ta euskaldunak izanaz

Guk euskaraz egiteko
saiatu behar dugu asko
Asko sahiatzen bagara danok
Euskara ez da galduko

Euskara galdu ez dadin
ez ingles eta ez latin
euskara galtzen ari delako
hitz egin berarekin

Gu egin gara nahasi
ta bihurtu gara itsusi
ta oraingoan erdara utzi
ta euskara berriz hasi

Euskara ari da galtzen
erdera bera irabazten
Oñatiarrak ta euskaldunak
inoiz ez gara renditzen

Jende guztia aurrera
euskaraz hitz egitera
oso polita da gure euskara
lortuko dugu batera

Euskera bizitzea
gaztelania hiltzia
euskera oso polita da
ez degun jare galtzea

Euskara da nahi dudana
mundu osoko onena
euskara galtzen dabilelako
erabili behar duguna

Euskara galdu ez egin
erderaz berbarik ez in
mundu osoan zabal dezagun
denok euskaraz in dadin

Euskaldunon hizkuntza da 
oso polita euskara
erdererarik ez euskara bai
horrela ere lortzen da

Hizkuntzarik onena da
nire ustez euskara
Euskal herrian ikasiko duzu
Ze gu eskaldunak gara.

Euskaldunak euskaraz
oso hizkuntza polita
euskal herrian bakarrik
dago hizkuntza politena.




2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

"NUESTRA GALERÍA DE ARTE" PROIEKTUAREN AURKEZPENA 6A






LAS SIETE ARTES- VISITA A ARÁNZAZU SAKATU


NUESTRA GALERÍA DE ARTE  SAKATU


NUESTRAS  ESCULTURAS  SAKATU 


NUESTRAS  RESEÑAS  BIOGRÁFICAS  SAKATU



EUSKARAREN EGUNA

Euskararen egunean LHko hirugarren zikloko ikasle guztiok sei taldetan banatu ginen eta geletan antolatutako ekintza desberdinetan parte hartu genuen. Hauek dira antolatutako ekintzak: ZIFRA ETA LETRAK, HITZ POLITAK, KARAOKE, PIKI HITZA, ESAERA ZAHARRAK eta IMINTZIOKA. Oso ondo pasatu genuen.

2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNA



GUK IDATZITAKO KOPLAK  6B

Euskara maite badugu
beharra dugu guk zaindu
euskara galdu ez egiteko
hitzegin beharra dugu

Gure hizkuntza da euskera
ta gu euskaldunak gera
Gure hizkuntza galtzen ari da
mintza dezagun aurrera


Euskarak badu jendea
da gure hizkuntza maitea
Gure gelako lege handia
euskara hitz egitea


Euskaraz hitzegin behar dugu
guztiok egin dezagu
Ez dezagun utzi inoiz galtzen
hizkuntza ederra daukagu

Euskara dugu ahoan
 gure bizitza osoan
Horregatikan hitz egiten da
Txantxiku 6B klasian

Euskara gure hizkuntza da
zerbateatik da ona
hiztunen eragina dute ta
gu horietakoak gara

Euskara galgu ez dadin
edozer gauza guk egin
ozen-ta garbi denok batera
kanta ezazue gurekin

Ze moduz zaude laguna?
da galdera polittena
Euskera ez galtzeko alegiñ
guk egin behar duguna

Euskaldunak gara gu ta
euskara ez dago galduta
guk ahal dugu indartu eta
egin dezagun ahal du ta

Euskara  da gure hizkuntza
ematen dugu bizitza
zuk ere egin euskara eta
egin euskarari bultza

Euskaldunak gara ta
euskaraz hitz egin behar da
nahiz ta galtzear egon euskara
hizkuntza onena baita

Euskara ez dugu nahi galdu
alegina behar dugu
euskaraz hitzegin ta jolastu
guztiok egin dezagu

Euskara da oso za(ha)rra
Euskaltegiak barra-barra
Euskaraz ikasi na(h)i duenak
Euskaltegira joan be(h)arra

Euskara da bai onena
gure izkuntza za(ha)rrena
Baina-euskaldunok egiten dugu
gaztelania txarrena

Euskara doa galtzera
da euskaldunon galdera
Denok batera hitz egitean
berpiztuko den hizkera


Euskal Herrian euskeraz
Espainian erderaz
Bakoitzak bere hizkuntzaz egin
behar dugula adieraz


Euskara baita zaharra
bizitzeko ona  da ta
Ona eta jolasteko
bizitzeko da polita

Euskaldun gutxi baigera
salbatu ezazu euskera
Euskaldunak mundu guztian
zabaldu behar gara

Euskara konserbatzea
da nahi duguna egitea
Gure euskara galduko dela
ez dugu nahi pentsatzea

Euskaltegiak gogotan
hartzen hasi garenetan
Zenbait pertsonak ikasten dute
euskara euskaltegitan

Euskarak badu ahalmena
hizkuntzarik zaharrena da
Zabaldu egin behar duguta
ahos-ahos hitzegina

Euskara da bai politena
bizitza osoan onena
Euskara da oso zaharra eta
hizkuntza on bat omen da.

Euskara oso polita
eta dibertigarria
euskara desagertzeko dago
eta zerbait egin behar da                                                           

Euskara da zaharrena
  euskaldunen hizkuntza
horregatik pozik bizi naiz
eta harro bizi naiz
 

2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

JOXAN IZA 6.mailakoekin

Pasa den eguenean, hilak 13, LHko 6.mailako ikasleak Joxan Iza margolariarekin izan ginen. Lengua Castellana-n lantzen ari garen gaiarekin bat eginez, Joxanen laguntzarekin artista bilakatuko gara. Eskerrik asko erakutsi zenigun guztiagatik!!!

2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

2014(e)ko ekainaren 13(a), ostirala

NIRE OROITZAPENAK

NIRE OROITZAPENAKSAKATU

ENTZUN  IKUSI  UKITU  DASTATU  USAINDU

Guztiok izan ditugu bizipen edo esperientzia bereziak, arrazoiren batengatik gogoan geratu zaizkigun pasadizoak, anekdotak edo gertaerak. Oroimenak gogora dakarzkigun esperientzia pertsonalak idatzi ditugu.

http://k19.kn3.net/taringa/1/4/8/6/1/0/3/pintias/27D.jpg

2014(e)ko maiatzaren 27(a), asteartea

5.MAILAKOAK NESTLEN


Nestle, izozki lantegia, bisitatu genuen. Bertan, izozkiak nola egiten zituzten ikusteko aukera izan genuen eta
bukaeran,  dastatu genituen. Oso goxoak zeuden!!!

Handik Zuhatzara joan ginen. Zuhatzan uretako ekintzak egiteaz gain, alkarrekin jolastuz, harremanak sendotzeko aukera izan genuen.

2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

TRAUTI TALDEKO KIDEEKIN

TRAUTI elkarteko kideekin solasaldia interesgarria izan genuen. Ikastolan izan ziren eta gure herrian ezgaitasunen bat dutenek bizi duten egoeraz hitz egin ziguten. Arreta handiz jarraitu genituen sentsibilizazio saio horietan Rafael Kortabarriak eta Mikel Etxezarretak eman zizkiguten azalpenak eta agertu zituzten esperientziak. Eskerrik asko Rafael eta Mikel!!

2014(e)ko maiatzaren 16(a), ostirala

2014(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena

GURE IPUINAK 3.mailakoei kontatzen

Guk idatzitako ipuinak 3.mailakoei kontatzera joan ginen. Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan zen.

2014(e)ko apirilaren 4(a), ostirala

2014(e)ko apirilaren 1(a), asteartea

ELIKAGAI ENERGETIKOAK

 ELIKAGAI ENERGETIKOAK eskemaren azalpena (IGOR, IRATI, SARA, MARTZE, OLATZ, MAIALEN, IZARO, MADDI )

Vocaroo Voice MessageENTZUN

 
 http://www.txanela.net/guneak/0007/e/0341/0441/f/1064/energetikoak.jpg

2014(e)ko martxoaren 27(a), osteguna

JUUL KANPAINA



 http://www.lautadaikastola.net/sites/default/files/styles/medium/public/article/160/front/jul%20irudia.jpg?itok=beIeqppx
https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEi1qTNkVzJqdXnG7fMWevkF1ivNOKZ-RUyRYkvmsgrmRXQeo72n1QOASKQXdtg5PYuHvk45vuV56GS4KgciC98kyEC7dOAcA1AKT6UTxBSqvWte_xKi7W5deDFS5d5QNOLrxJ8KxAdrbODL/s1600/juul+liburua+7.jpg 
Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da.
 JUUL kanpaina ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastola, herrian eta Euskal Herrian irakurketaren zaletasuna bultzatzeko lantzen diren jarduerez osatuta dago. Hauteskundeak, ikastola bakoitzak duen irakurzaletasuna bultzatzeko planaren barruan, azken ekintzetariko bat da.
Horretarako, ikasleek liburu batzuk irakurtzen dituzte. Ondoren, ikasleak jarriko ditugu epaile.

        1. Ikasleek   gustokoen duten liburua aukeratuko dute.
        2. Ikasleek gustoko ilustratzailea aukeratuko dute.

Azkenik bozketa egiten da.

JUUL KANTA


BOZKETA

2014(e)ko martxoaren 24(a), astelehena

2014(e)ko martxoaren 19(a), asteazkena

2014(e)ko martxoaren 18(a), asteartea

DIGESTIOA

Digestio-prozesuari buruzko ikus-entzunezkoa ikusteko aukera daukazu. Informazio asko ematen du osagaiei, kokaguneari eta prozesuei buruz.
  Ikusi eta entzun ondoren, hainbat galdera daude, kontzeptuak, erlazioak eta prozesuak hobeto ulertu eta finkatzen laguntzeko.  ANIMO!!!!!!

DIGESTIO PROZESUA

GALDERAK