2014(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena

HARPAJOLEA

liburuaren azala
Laburpena: Herri txiki batean, eskultura bat desagertu da. Adineko bi pertsonek peskizak egingo dituzte. Hura aurkitu bitartean, denak daude auzipean, dena dago zalantzan. Eztabaida bizian erabakitzen dira gai asko.
Egilea:
J.M. Elexpuru
Ilustratzailea:
Ivan Mata
Argitaletxea:
Ibaizabal
Bilduma:
Gaztetxo
Urtea:
2006






OILO- IPURDIA JARTZEKO MODUKO IPUINAK







Ez bazara kakatia edo zure beldurrak gainditu nahi badituzu izan zaitez ausarta eta murgildu zaitez hamar ipuin hauetan. Hori bai, badaezpada, gauero oheratu baino lehen begiratu ohe azpian.

Espiritismo saioa
Birziklatzea
Ohe azpian
Vudua
Hazia
Itzala

Mamua...

MILA MAGNOLIO LORE

zenburua: Mila magnolia lore
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Argitaletxea: Gero
Argitalpen data: 2010
Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia
Orri kopurua: 32 orrialde


Laburpena:
Ume bat erietxean dago eta hango bizipenak kontatuz pasadizo laburrak biltzen ditu liburuak. Alboan beti olerki bat agertzen da eta marrazkiek testuari laguntzen diote.

Adina: 12tik gora

FELI ETA FILO

Feli eta filo. Aspaldiko lagunak dira Feli eta Filo, ttiki-ttikitatik dira elkarren lagun.Txikitatik etxe bereko eskaileretan gora eta behera.Txikitatik etxe atariko parke berean, haurtzaindegi berean… Biak bizkor amorratuak. Arrunt biziak eta kementsuak. Eta batez ere, lagunak, oso lagunak. Eta..

PATZIKUREN PROBLEMAK

Pozik eta alai bizi da Patziku gurasoekin, Adele txikia jaio den arte: izan ere, beti negarrez, edo korroskadaka, edo titia xurgatuz ari den gauza horrek hankaz gora jarri du Patzikuren bizitza. Baina neska bat ote da Adele? Patzikuk dinosauro itxura susmagarria hartzen baitio…

2014(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

FAMILIA BERRIA

Izenburua: Familia berria
Egilea: Arrate Egaña Gimenez
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2012
Ilustratzailea: Jone Taberna
Bilduma: Batela, 25
Orri kopurua: 27 orrialde

Laburpena:
Ipuin ilustratu honetan gerraren eta adopzioaren inguruan hitz egiten da.
Marita izeneko neskatoak familia guztia galdu du gerran eta orain familia berri batekin bizitzera doa. Hasieran triste dago, baina dena aldatuko zaio berak bezala familia guztia galdu duen ahatetxo bat etxeko igerilekuan topatzen duenean. Ahatea zaindu eta elkarrekin primeran ibiliko dira baina uda heltzean ahatetxoak alde egingo du, familia berria aurkituko duelako. Ahatetxoa familia berrian ongi egongo dela pentsatzen du Maritak, bera dagoen bezala. 

Ilustrazioak haurren marrazkien kutsua dute. Koloretako arkatzez eginak daude. Testuari lagundu eta informazio erantsi ere egiten dute.
Adina: 6tik gora



2014(e)ko urtarrilaren 17(a), ostirala

XOLA ETA AMERIKETAKO IZEBA


Inoiz ez da Xola txakur arrunt bat izan. Bere askatasuna defenditu nahi izan zuen beti Xolak. Baina ikusi zuen, hala ere, askatasunez bizitzeko arau batzuk ere beharrezkoak zirela. Eta horixe da Ameriketako izebarengan ikusi ez zuena. Nahi zuen ordutan lokartu, nahi zuen ordutan jaiki, eta nahi zuen modutan bazkaldu eta afaldu. Xolak ikusi zuen horrela ezin dela etxe berean bizi. Hori anarkia zela!