2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

HISTORIAURREA - IBARRAUNDI MUSEOAN

Txanela proiektuko bigarren unitate didaktikoan historiaurrea landu genuen, eta testuinguru horretan azaroaren 11n eta 12an IBARRAUNDI museoa bisitatu genuen, eta bertan, gaiari buruzko azalpenak jaso ondoren, hainbat  tailerretan parte hartzeko aukera izan genuen, Oso interesgarria izan zen esperientzia.

ZERU GANGA BEHATZEN

Unibertsoa gaiari buruzko jarduera osagarri gisa, Manu Arregik, Ilatargi taldeko kideak, gaiari buruzko azalpenak eman zizkigun gelan, eta saio hori bukatzeko plazan ur-suziria bota zuen. Benetan ikusgarria!
Horrez gain, Ilatargi taldekoek ekarri zituzten tresnekin, zeru-ganga behatzeko aukera izan genuen Torealde inguruan.