2015(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

SUKALDATU PROIEKTUA

Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Center (BCC) fakultateak eta Ikastolen Elkarteak ONGIZATEA JANARIAK PRESTATUZ izeneko proiektuan parte hartu dugu.

 Proiektuaren helburuen artean honako ezaugarri hauek agertzen dira:
  •  Janariak prestatzea janariarekin gozatzeko eta elikadura osasungarriagoa izateko bidea da, eta aldi berean, herri baten kulturan eta ekonomian eragina du. 
  • Janariak prestatzen dituen gizarte batek sasoiko elikagaiak erosten ditu, produktu industrializatu gutxi kontsumitzen ditu eta elikadura orekatu eta osasungarriagoa dauka.
  •  Funtsezkoa da sukaldeak elikaduraren etorkizunean izango duen ekarpena indartzea. 
 Saioen antolaketa honako hau izan da:

 • Goizeko lehen orduan erosketak egin ditugu (BCCko ordezkariek esan digute zer erosi behar dugun). 
• 10:30etik 12:30era taldeka, janariak prestatu ditugu.
 • 12:30etik aurrera, prestatutako hori bertan jan egin dugu.
 • Ondoren, erabilitako guztia jaso eta saioari amaiera eman diogu.

 Oso esperientzia aberasgarria izan da!!! 

Lerro hauen bitartez gure eskerrik beroena agertu nahi diogu Pago Uso elkarteko zuzendaritza batzordeari proiektu hau elkarte horretan egiteko aukera eman izanagatik.

2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

NiZuBezala







NiZuBezala  programan parte hartu dugu. 

Lehendabiziko sesioan Atzegiren laguntzaz desgaitasunaren
inguruan sentsibilizazioa eta gerturatze bat eragitea izan da helburua.

Bigarren sesioan: eskualdeko Gureaken lantoki bat bixitatu eta desgaitasunak dituzten pertsonekin kontaktua izan dugu. Lanerako gaitasunak eta bizi egiturak gertutik elkarbanatu ditugu.

 

LAU IZKINATXO ZIZTRIN sakatu

http://www.conmishijos.com/uploads/ocio_familia/Cuatro_esquinitas.jpg

LORENTZOREN ONTZIA sakatu

http://www.actiludis.com/wp-content/uploads/2010/10/lorenzo.jpg

2015(e)ko otsailaren 24(a), asteartea

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA - TXURI URDIN IZOTZ JAUREGIA

 Astelehenean Donostiara joan ginen. Eureka zientzia museoa eta Txuri-Urdin izotz jauregian egon ginen.

Goizeko 8:30 ean Korreosetik irten ginen eta Eureka zientzia museora 9:30ak aldera iritsi ginen. Hamarretako jan eta  sartu ginen. Berokiak eta motxilak kaiola handi batzuetan sartu genituen.Bertan  bisita gidatua egin genuen eta "kimikaren magia " tailerrean parte hartzeko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen!!
 Arratsaldean, izotz jauregian patinatu genuen..Oso ondo pasatu genuen.






2015(e)ko otsailaren 20(a), ostirala

INAUTERIAK

OTSAILAK 13 - INAUTERIAK IKASTOLAN

Otsailren 13an inauteriak ospatu genituen. Arratsaldean denok pirata mozorrotuta etorri ginen. 
Lehenengo argazkiak atera genituen eta hirurak aldera dantza egitera irten ginen. Kaletik ibili ginen; Bide Barrietan, Goienan Atzeko Kalen... eta azkanik plazan. Gero, musikarekin dantzan ikastolara etorri ginen. Txamarrak hartu genituen eta patiora jeitsi ginen.
Han txokolatada eta disko - festa egon zen. 
 Oso ondo pasatu genuen.





2015(e)ko otsailaren 10(a), asteartea

GIPUZKOAKO ODOL EMAILEEN ELKARTEKO BI ERIZAIN GUREKIN




Otsailaren 10ean, Txanelan odolaz lantzen ari garen gaiarekin lotuta, Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteko bi erizainen laguntzarekin informazio interesgarria eskuratzeko aukera izan genuen: ikerkuntzan eman diren pausoak aztertu, odolaren osagaiak, odol taldeak, transfusioen garrantzia…
Beraien esanetan, oraingoz odola ez da fabrikatzen, eta hortaz, odol emaileak dira bizitzarako ezinbestekoa den gai hori lortzeko bide bakarra”. Benetan interesgarria!  Erizainek erakutsi duten jarrera ere, bikaina! Eskerrik  asko bene-benetan.




ODOLA

Zirkulazio-aparatua osatuz kapilarren bidez elkartzen diren zain eta arterietatik barrena doan likido gorria da odola. Pertsona baten odol-kopurua bere adinaren, pisuaren, sexuaren eta altueraren arabera dago. Pertsona heldu batek 4,5 eta 6 litro odol bitartean dituela esan liteke. Odolak elikagaiak garraiatzen ditu digestio-aparatutik zeluletaraino, eta han, haiek sortzen dituzten hondakinak jasotzen ditu eta giltzurrun, gibel eta beste eskrezio-organo batzuen bidez kanporatzen ditu. Oxigenoa garraiatu eta anhidrido karbonikoa ezabatu dadila erregulatzen duena ere bera da. Eginkizun garrantzitsua betetzen du hainbat arlotan, hala nola koagulazioa, inmunitatea eta gorputzeko tenperaturaren kontrola.



2015(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN





               ELKARREKIN JOLASTUZ

Lumaren  jolasa tokatu zaigu, Joane, Julen, Nikolas, Beatriz eta Izarori. Hiru luma zeuden eta horietatik urdina  aukeratu dugu.
Taldeko guztiok elkartu egin gara, eta gero, luma hartu eta putz eginez, luma airean ahalik eta denbora gehien edukitzea zen jolasaren helburua. 

Jolasa pixka bat aspergarria, baina, dibertigarria ere bazen aldi berean. Ia guztiok zorabiatu egin gara, baina, orokorrean jolasa oso polita zen. Denok asko dibertitu gara, batez ere, luma nonbaitera joatean, eta denok lumaren atzetik korrika joaten ginenean. Gainera, sabaia bi aldiz ukitu dugu lumarekin.

ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN



                                    ARNASGORA

 

Lau plato zeuden bi urez beteta eta bi hutzik. Urez betetako plateretatik laztotxo batekin ura  hartuz hutzik zeuden plateretara eraman behar genuen, ura aho barruan geneukala,beste aldera iritsitakoan laztotxoarekin platerera bota.



Oso ondo pasatu dugu 
urarekin jolasten eta arnasarekin esperimentatzen. Pixka bat busti egin gara, baina, ondo pasatu dugu. Laztotxoekin eta urarekin alde batetik bestera ibili gara arnasa kontrolatuz.





Beti norbaitek irabazten du,
baina oraingoan berdindu egin dugu, ez genekielako zenbat ur geneukan. Oso pozik eta ondo sentitu gara beti dibertigarria delako urarekin jolastea. Esperientzia polita izan da arnasketarekin jolastea.


ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN

TALDEKA JOLASTUZ

 

Gure jolasean, bi kanpo eta pilota bat egin ditugu: kanpoak zelo zatiekin egin ditugu, lehenengo laukizuzen bat egin eta ondoren, erdian beste zelo zati bat jarri. Pilota komuneko paperarekin egin dugu eta zeloa jarri diogu gainetik. Taldean sei pertsona ginen eta hiru pertsona alde batean jarri gara eta beste hiru beste aldean. Helburua, pilota beste kanpora eramatea zen, baina, horretarako taldeak lan egin eta ahotik airea indarrez bota behar zen.

Oso ondo pasatu dugu eta jokoa oso dibertigarria izan da. Batzuk zorabiatu egin dira hainbeste putz egitearen ondorioz. Guk, pilota beste kanpora pasatu beharrean, bi porteria jarri eta pelota porteriara sartzea proposatuko genuke. 

 Helburua lortu dugu airea erabili dugulako pilota mugitzeko.

 

  Kanpoa klarionekin ere egin daiteke, baina, guk proposatzen dugu zeloarekin egitea klariona ezabatu egin daitekeelako. Pelota egiteko, ping-pong eko pilota bat edo pilota arin bat erabil daiteke.Baina, helburua airea indarrez botatzea da!

ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN

              SUDURRETIK ARNASA HARTU

Lau edo bost pertsonarekin jolasteko jokoa da. Borobilean jarri behar da, lehenengo jokalariak paper fin bat hartu beharko du eta arnasa harturik papera sudurraren azpian mantendu beharko du, eta aldamenean duen pertsonari pasatuko dio sudurrarekin. Jokoaren helburua jokalari denak sudurrarekin hartzea eta amaierara iristea da. Horretarako sudurrarekin arnasa ondo hartu behar da.

Paperaren jokoa izan da jolastu dugun jokoa. Hasieran komuneko paperarekin hasi gara, baina, oso zaila izan arren barre asko egin dugu. Hasi garenean esan dugu oso erreza zela, baina konturatu gara oso zaila zela. Gero erabaki dugu paper fin batekin egitea eta  errezagoa izan da askoz arinagoa zelako.

 Hasieran ia lortu egin dugu, baina, jausi egiten  zen papera. Geroago trukoa asmatu dugu, hirugarren pertsonara iritsi gara, baina, laugarrenera iritsi garenean papera jausi egin da eta orduan lur jota geratu gara. Baina, ez dugu amore eman eta jarraitu egin dugu zaila izan arren. Orduan, denbora amaitu da eta ez dugu lortu ,baina ondo pasatu dugu. 



SANTA AGEDA

                                                                      
                     SANTA AGEDA BEZPERA


Santa ageda bezpera dela eta LH-ko ikasle guztiok makila, zapia eta txapela jarrita iritsi gara ikastolara.


 Gaur goizean 11:15 aldera kalera irten gara denok gogo handiaz kantatzera.
Gure ibilbidea, ikastolako jolastokian hasi da Santa Agedako kantuak abestuz. Gero, Antixena parkera joan gara eta Santa Ageda eta Bedeinkatua abestu ditugu. Bukatzeko, alkateari Santa Ageda, Bedeinkatua eta guk idatzi ditugun koplak abestera joan gara, baina alkatea ez zegoen, Debagoienako batzar bat zuelako, horren ondorioz bere ordezkoek entzun digute. 

Bukatzeko alkatearen laguntzaileekin egon ondoren, argazki bat atera dugu.  Bide guztian zehar, edurra mara-mara ari zuenez, aterkiek lagundu behar izan digute bide guztian zehar. 


      GUK IDATZITAKO  KOPLAK


IKASTOLATIK MAKILA_ESKUTAN   

GUSTORA ATERA GERA

GURE BERTSOEZ ALAITU NAHIAN

SANTA AGEDA BEZPERAN

KAIXO ALKATE, ZER MODUZ ZAUDE?
GU HEMEN EDERKI GAUDE
GUZTIOK HONA ETORRI GARA
ESKATUZ HAINBAT FABORE

EURI APUR BAT EGITEN BADU
EZ LABAINDU ETA_EZ JAUSTEKO
TOLDO HANDI BAT ZULORIK GABE
SKATEPARK-A ESTALTZEKO

ATLETISMOKO PISTA EGITEKO
ESKATZEN DUGU ALKATE
ZUMARRAGARA JOAN BEHARREAN
OÑATIN GELDI GAITEZKE

MIKEL ZU ZARA GIZON JATORRA
AUKERA EZAZU  PLANA
KANPOKO_IGERILEKU HANDI BAT
EDO_USAKON TOBOGANA

ALKATE JAUNA ESKATZEN DUGU
OLAITURRI KONPONTZEA
FRONTOIAN ARGI APUR BAT JARRI
TA GAINETI K ESTALTZEA

AZKEN ALDIAN LAN ASKO DUGU
DESKANTSU BAT BEHAR DUGU
BI­_EGUNEZ SOILIK LANA EGIN TA
5 EGUN JAI NAHI DITUGU

PELIKULA IKUSTEN GABILTZA
ETA GOSEA DAUKAGU
ZINEAN PALOMITAK GURADU
HOLA BETEKO GARA GU

AGUR ALKATE ORAIN BAGOAZ
TOKATZEN ZAIGU AGURTZEA
ESPERO DUGU GURE_ESKARIAK
BEHINGOZ KONTUAN HARTZEA



2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena

ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN



        SUDURRETIK ARNASA HARTU: elkarrekin jolasteko 

 

Komuneko paper zati bat hartu eta gure taldekoak korroan jarri gara.Taldeko lehen jokalariak komuneko paper zatia sudur azpian jarri du, arnasarekin eutsiz. hau lortzeko garrantzitsua da airea sudurretik hartzea. Gero, aldameneko lagunari pasatu dio paper zatia haren sudur aldea luzatuz.Horretarako lagunak airea sudurretik hartu du eta lehen jokalariak,aldiz, airea eusteari utzi eta papera askatu du. Jolasaren helburua, papera taldekide guztiektatik pasatzea da, korroari buelta osoa emanez.


Zailtasun handia izan dugu, denbora guztian arnasari eusten egon behar zelako.Oso ondo pasatzen da, baina zailtasun handiak eduki ditugu.

ZAILA EGIN ZAIGU:

  • Mugitzen ari ginenean papera ez erortzea. 

  •  Taldekide batetik beste taldekidearen sudurrera papera pasatzea.

     

     

     

    EZ DUGU LORTU JOKUAREN HELBURUA BETETZEA, ARNASARI EUTSI EZINIK IBILI GARELAKO.

ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN

                   TALDEKA  JOLASTUZ

Gure jolasaren helburua,hau da: pilotari putz eginez, beste taldekoen zelaira eramatea, eta behin beste zelaian dagoenean, puntu bat lortuko du taldeak. Arnasa sakon hartzea oso garrantzitsua da jolas honetarako.

Jolasten hasteko, bi taldetan banatu gara.Ondoren andereñoak, paper zati eman digu, eta paper zati horrekin pilota bat egin dugu. Jolasteko eremua egiteko, zinta islantea eta zorro batzuk erabili ditugu. Zozketa eginez ze talde hasten den erabaki dugu.

Arau batzuk ipini ditugu jolasten hasi aurretik:

1. Beste zelaira ezin da pasa.
2. Beste taldeko jokalariak errespetatzea.
3. Pilota ezin da eskuarekin ez hartu, ez bota.



Gure jokuaren alde txarra, hainbeste putz egiten mareatu egiten zarela da.

Esperientzia ona izan da, oso ondo pasa dugu.















ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN

       LASTOTXOEKIN URA XURGATUZ

 Ahotik arnasa hartu (eta bota): taldean egiteko lana

 Jolas hau  egiteko erabali duguna : lastotxo batzuk eta bi  pote,bat urarekin beteta.

 Honen helburua ura pote batetik bestera eramatea izan da, bakoitzak bere lastotxoekin.Hau lortzeko garrantzitsua da airea ahotik hartzea. Ura hor, lastoaren barruan, mantenitzen jakin dugu.

 Ura ez zen ahora sartu behar , mingainarekin eztali egin behar duzu lastoaren sarrera.

 Jokua egiteko binaka jarri gara, bi minututan potea hustea lortu dugu.

Hasieran zaila egin zaigu baina saiatu ondoren lortu dugu!

Hala ere, ez da izan joku erreza.

Joku hau egin duten partaideak: Andoni, Danel, Aitor eta Unai.

ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN





ELKARREKIN JOLASTUZ


Jolas honetarako paper zati arin bat  edo luma bat behar dira, baina, gu biekin jardun gara desberdintasunak eta zailtasunak ikusteko.

Jolas honen helburua paper zatia edo luma, putz eginez, ahalik eta denbora gehien airean edukitzea da.

Taldeko kide guztiak borobilean jarri eta lehenengo paper zati arinarekin saiatu gara. Nahiko zaila egin zaigu paper zatiarekin ez zelako denbora gehiegi airean mantentzen. Horrez gainera putz egiterakoan norabide guztietara desbideratzen zen.

Hori ikusita lumarekin saiatu gara. Askoz ere errazagoa izan da, airean denbora gehiago egoten zelako. Orduan mantsoago mugitzen zen leku guztietara.

Putz egiten trebatuta, taldekideak bi taldetxoetan banatu gara eta partidotxo batzuk jolastu ditugu lumarekin.





ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN



BARRE EGINEZ



Joku honen helburua, arnasarik hartu  gabe, ja, je, ji, jo eta ju esatea da.
Ez dugu helburua lortu ez zelako batere erraza, baina antzerako zerbait egin dugu.Oso ondo pasatu dugu eta argazkiak atera dizkigute.Oso esperientzia polita izan da.








     SUDURRETIK ARNASA BOTATZEN IKASTEKO

Joku honen helburua, ispilu bat hartu eta sudurraren hatsarekin ispilu dena lurruntzea da.Helburu hau lortu dugu,
 Lukak, Kepak, Ekainek eta Peruk.Oso esperientzia polita izan da.