2014(e)ko otsailaren 25(a), asteartea

                                      


                        IGOR  

Ieup,nire izena Igor da,11 urte ditut,Oñatikoa naiz. 
Txantxiku ikastolan ikasten dut.                 Arreba bat daukat.
Ainhoa dauka izena eta betik burrukan gabiltza.

Nire zaletasuna atletismoa eta tenisa dira.
Nire urtebetetze eguna otsailak 22an da.
https://encrypted-tbn2.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcQxCO0oiGB8n-wU10qQdHmBmb_I_LYupr9QNcz3TZc0fY2zBNhDuXrn_g 2  animalia daukat  Sinchan eta Ikatz.
Ikatz txakurra da eta
Sinchan arraina.
Nire txakurrarekin
pila bat jolasten dut.
https://encrypted-tbn2.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcQz2W04kv47fZN5SJ86SYDmUuB3WkbB128n86nDENcvePDNP56B                        
   
Nire ikasgai gustukoena
gorputz hezkuntza da.
Hawai 5.0. dauka izena nire telebistako programa gustokoenak.
Eta nire lagunan ekipuaren izena Arranuak da.
                            IREA 

 Kaixo!!!!!! nire  izena Irea da eta 10 urte ditut. Oñatin bizi naiz eta Txantxiku Ikastolan ikasten dut. Ikastolan lagun pila bat ditut :Maialen,Izaro,Maite,Maddi,Olatz , Uxue Irene,   Sara... Ni Oñatiko pisu txiki batean bizi naiz nire ama ,aita eta bi anai txikiekin  batera.
   

Nire pasioak Trikititxa jotzea , gimnastiks erritmikoa egitea ,alemana ikastea eta gozoak egitea da. Eta nere ametsa, berriz, handitan trikitilaria izatea  da      eta nere beste ametsa hizkuntza asko ikastea da.                                                                                                                  H URRENGORARTE!!

     

                                      AITOR

       Kaixo, Aitor da nire izena eta 11 urte ditut, nire urtebetetze eguna urtarrilaren 7an da.

       Txantxiku Ikastolan ikasten dut eta nire andereñoa Lourdes da. 

       Nire zaletasuna txirrindularitza da eta zaharragoekin entrenatzen dut. Bi 

       entrenatzaile ditut, bat nire anaia da. Ez zait gustatzen medikuarengana joatea.

       Anaiarekin borroka egitea ez zait gustatzen mina ematen didalako eta 

       bestela ere ez zait gustatzen.Nire anaiaren izena Ander da eta aitarena, berriz, Mariano da.

http://www.pintar-colorear-dibujos.com/image/photo1/Dibujo,una,bicicleta,de,carreras.gifDibujo de: ciclismo,carrera,sprint,contras,muestra

MAIALEN


Kaixo, Maialen dut izena,10 urte ditut eta Oñatin bizi naiz Bidebarrieta kalean  amarekin, aitarekin eta ahizparekin.
Txantxiku Ikastolako 5.mailako ikaslea naiz.
Apirilaren 9an betetzen ditut urteak eta nire izar zeinua Aries da.

 Nire zaletasuna gimnastika erritmikoa da,eta ikastolako ikasgai gustokoenak gorputz hezkuntza eta plastika dira.                                                                                                                                      Ikastolatik kanpo lagunekin egotea eta kirola egitea dut gogokoen

  

Gehien gustatzen zaidan animalia zaldia da , eta gehien gustatzen zaidan kirola eskubaloia da.

                                           UNAI                     

                   
      Kaixo, Unai naiz eta 10 urte ditut.LH 5Bn nabil eta nire andereñoa Lourdes da. Nire anaia ni baino 3 urte zaharragoa da eta DBH 2n dabil.
                         Animalia asko gustatzen zait baina gehien gustatzen zaiten animalia katua da.
                               Katu bat dut"Kiku"izenekoa, oso zaharra da baina sasoi dago.DBHra pasatzen naizenean katu polit eta zintzo bat edukiko dut.
         
             Zapatutan partido bat edo bi egiten ditugu eta gure taldearen izena  ARRANUAK da. Saskibaloian eta eskubaloian ez dugu partido bat ere galdu.
Oso ondo pasatzen dut lagunekin baina batzuetan, denbora gutxi daukadanean ez naiz joaten.Egun denak daukat beteta, baina, hala ere, batzuetan joaten naiz kalera, bi ordu edo gehiago edukitzen badut.
 

                        


                                              IZARO 

Kaixo!!!Nik Izaro dut izena, eta Oñatikoa naiz.Txantxiku ikastolan ari naiz ikasten, 10 urte ditut eta 5. mailakoa naiz.

Nire zaletasunak igeriketa eta dantzak dira.Ahizpa bat ere badut, Malen du izena eta berak ere 10 urte ditu.Ez dugu antzik  bera ni baino bihurriagoa da.

Nik lagun asko ditut Sara, Irene, Maialen Olatz, Maite, Uxue, Maddi, Irati, Irea...

Niri futbolean jolastea gustatzen zait eta eskubaloian ere bai. Hiru urte nituenean arrain laranja bat neukan, baina 5 urte nituenean hil egin zen.Nire ikasgairik gogokoena plastika da.

 

 

2014(e)ko otsailaren 21(a), ostirala

PERU

PERU

Kaixo,ni Peru naiz.10 urte ditut.Nire urtebetetzea ekainaren 16an da.Nire konstelazioa Geminis da.Txantxiku Ikastolan ikasten dut.                                                                                                        Nire zaletasunak  pilota eta futbola dira.Niretzako kanalik onena Garage tv da. Rallyeak asko gustatzen zaizkit.
Zapatutako partidoetan parte hartzen dut eta Arranuak da gure taldearen izena.Danak irabazi ditugu bat izan ezik.
Nire lagunik onenak Igor,Ekain,Aitor,Unai,Eñaut etab dira.Nire ikastolako gauzarik gustukoena  gorputz heziketa da.Plastika ere gustatzen zait, baina, gorputz heziketa gehiago.

2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

SUHILTZAILEEN PARKEAN


  Otsailaren 18an suhiltzaileen parkera joan ginen bisitan. 
Suhiltzaileen parkean gauza asko egin eta ikusi genituen,  erreskaterako eskaileran ibili ginen eta baita goiko pisutik behera jaisteko suhiltzaileen (tubotik) jaitsi ginen.    
Suhiltzaileen parkean eurek zeukaten kamioi guztiak ikusi genituen kanpotik, nahiz, barrutik eta kamioi bakoitza zertarako eta ze material zeukan ikusi genuen.Sei kamioi zeukaten eta sute batera hiru kamioi eramaten dutela esan ziguten eta istripu batera, berriz, bi. Ondoren  s parkean dagoen trebatzeko labirintoan ibili ginen, hasieran ilunetan egon ginen, baina, ondoren, argia piztu zuten. Suhiltzaileen kaskoak ere probatu genituen eta denak esaten zuten pixu gehiegi zeukatela erreskatean ibiltzeko.
 Pasiloetan zehar eurak joandako istripu batzuetako argazki batzuk zeuden (ardi bat zulo batetik erreskatatu zutenean, kotxe batek eduki zuen istripuarena, beste zulo batetik erreskatatu zuten behi batena...).
Oso interesgarria izan zen eta oso ondo pasatu genuen.

2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

                         

                                                   MADDI

 Kaixo.
Nire izena Maddi da,10 urte ditut eta Oñatin bizi naiz.
Txantxiku Ikastolan ikasten dut eta ez dut anaia arrebarik.
Lagun asko ditut: Uxue, Izaro, Sara, Maite, Maialen, Olatz, Irene, Irati, Irea...

Nire zaletasunak, skyatzea, mendira joatea, euskal dantzak eta eskubaloia  dira.
Dortoka bat dut, Txopo du izena. Hasieran bi dortoka nuen eta besteak Txipi zuen izena, baina, Txopok, Txipi itsu utzi zuen eta horrela ezin zuen jan. Azkenean, hil egin zen. 

Oso pozik bizi naiz, nahiz eta ez eduki anaia arrebarik, hiru oso zenbaki polita da familia batendako. 
Bueno ba...
                                         AGURRRRR!!!!

                                    

ANDONI

Kaixo, Andoni dut izena eta 10 urte ditut .Nire etxean 5 pertsona 
bizi gara : nire aita  Mikel, nire ama Ana ,nire arreba zaharrena 
Aline ,nire arreba gazteena Naiara eta ni.Nik Txantxiku Ikastolan
ikasten dut , nire andereñoa Lurdes da. Nire urtebetetze eguna irailaren 4 an da .
 Zapatutako  partidutako nire taldeak Arranuak du izena,oso onak gara.  Nire zaletasunak futbola eta igeriketa dira.

 Telebistako programa gustokoena La que se avecina  eta 
Sin Chan dira.Niri ikastolatik gehien gustatzen zaidana gorputz hezkuntza da.
Errealetik gehien gustatzen zaidan jokalaria Antoine
Griezmann da. Janaririk gustokoena makarroiak patata
deluxekin dira.

EKAIN



                                      EKAIN

Ieup, nik Ekain dut izena, 11 urte ditut, Otsailaren 8an egiten dut urteak Txantxiku ikastolan ikasten dut, 5.maila B, nire andereñoak Lourdes du izena. Oñatin bizi naiz, Zubillaga auzoan.
Anai bat dut Urko izenekoa, nire aitak Javi du izena eta amak Ainhoa.

 Nire zaletasunak futbola eta igeriketa dira. Nire jokalari gogokoena Ibrahim Affelay da, eta igerilari gogokoena Michael Philps. Aloñamendi ekipoan jolastu eta igeritzen dut.
Nire janari gogokoena espagetiak dira eta ondoren pizza.
 

Nire marrazki bizidun gogokoena Sin Chan da, nire ustez munduko
marrazki bizidun politena da.
Nire ekipo gogokoena Aloñaren atzetik, Reala da.
Nire gelako batzuk eta nik ekipo bat daukagu Arranoak izenekoa, kamisetaren kolorea gorria da.










2014(e)ko otsailaren 11(a), asteartea

JON GURIDI


Nire izena Jon da. 10 urte ditut eta Oñatikoa naiz.Txantxiku ikastolan ikasten dut eta nere familiarekin bizi naiz. Aita Iñaki, ama Nerea eta anaia Iñigo. 

Iñigo eta neri futbola gustatzen zaigu. Nik apirilak 27egiten dut urteak eta nere anaiak azaroak 11egiten du urteak. Eta nik aloñako alebiñetan jolasten dut. Eta normalean erdian jolasten dut.

 Gehienetan 16:30 juntatzen naiz lagunakin eta oso ondo pasatzen dut. Nire ulearen kolorea marroia da. Indar handia dut eta Tamainan ez naiz handia baina txikia ere ez naiz.





+

JON IRAZABAL


 
Nire izena Jon da eta 10 urte ditut. Oñatin bizi naiz nire familiarekin, aita, ama eta arrebarekin.
Aita Manolo, ama Carminda eta arreba Ane. Txantxiku ikastolan ikasten dut, 5.mailan. 
 Nire kirol gustukoena futbola da, Aloñako alebiñetan jolasten dut, atezaina naiz. Portugaleko selekzioa gustatzen zait nire ama Portugalekoa delako.
Nire ilea beltz kolorekoa da, begiak urdinak ditut, indar handia dut eta nire tamaina ez dut handia baina txikia ere ez eta mutila naiz.




2014(e)ko otsailaren 9(a), igandea

SARA

                               
Kaixo,  ni  Sara  naiz  eta  10  urte  ditut. Urriaren  10 ean  betetzen  ditut  urteak.Oñatin  bizi naiz eta  Txantxiku  Ikastolan  ikasten  dut.
  Ahizpa  bat  dut  eta  oso  bihurria  da. Ane  du izena  eta  6 urte  ditu. Berak  ere  Txantxiku  Ikastolan  ikasten  du.
 Bi  amandria  eta  aittajuna  ditut  eta  horietako  bat Madalenako  baserri  batean  bizi  da.
 Nire  zaletasunak  igeri  egitea   eta  dantzan  egitea  dira.
Animaliak  asko  gustatzen  zaizkit,  batez  ere,  txakurrak,untxiak  eta  zaldiak.

Txakur  bat  dugu.Lindo  du  izena  eta  arratoi  txakurra  da. Oso  alferra  da,  kaso  egiten   du  baina  ez  da  asko  mugitzen  denbora  osoa  lurrean  jasarrita  dago. Lindok  7  urte  ditu.
Lagun  asko  ditut,  adibidez:Irene,Izaro,Uxue,Maddi etab.
                                                   

2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

MAITE



                                    MAITE

Kaixo lagunok, nire izena Maite da eta 10 urte ditut. Oñatin bizi naiz baserri batean; baserriak Dolaetxe du izena eta bi etxebizitzatan banatuta dago. Etxebizitza batean nire amona, izeba, osaba, lehengusua eta lehengusina bizi dira; beste etxebizitzan berriz , anaia, aita, ama eta ni bizi gara. Nire urtebetzea irailaren 25ean da eta nire izar seinua Libra da.

Txantxiku Ikastolara joaten naiz ikastera, nire irakaslea Lourdes da eta berak sortu zuen blog hau.

Nire futbol talderik gustokoena Real Sociedad da.
 Nire zaletasuna futbolean jolastea da, baina, musika eskolara ere joaten naiz zeharkako txirula jotzen dudalako. Euskal dantzak ikasten ere banabil Oñatz dantza taldearekin.

Nire ikasgai gustukoenak gorputz heziketa eta plastika dira.

Etxean txakur bat dut; Lagun du izena eta emea da. Lagunek bi urte beteta ditu eta etxola batean bizi da. 
 

Nire janaririk gustokoenak makarroilak, pizza eta nire aitak egiten duen patata tortila dira baina nire amamaren albondigak ere asko gustatzen zait.



2014(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

RITA eta zilarrezko txoria

Bere auzoko biltegi zahar batean zerbait izugarria ikusi du Ritak: zilarrezko txori bat. Etxera itzultzean, osaba Danielek kontatzen dio, elezahar batek dioenez, zilarrezko txori bat ikusten denean, desio bat eskatzen bada, bete egiten dela. Ritak ez du ezer eskatu eta txoria ikusi nahi du berriro.
imageanchor="1">