2015(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

SUKALDATU PROIEKTUA

Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Center (BCC) fakultateak eta Ikastolen Elkarteak ONGIZATEA JANARIAK PRESTATUZ izeneko proiektuan parte hartu dugu.

 Proiektuaren helburuen artean honako ezaugarri hauek agertzen dira:
  •  Janariak prestatzea janariarekin gozatzeko eta elikadura osasungarriagoa izateko bidea da, eta aldi berean, herri baten kulturan eta ekonomian eragina du. 
  • Janariak prestatzen dituen gizarte batek sasoiko elikagaiak erosten ditu, produktu industrializatu gutxi kontsumitzen ditu eta elikadura orekatu eta osasungarriagoa dauka.
  •  Funtsezkoa da sukaldeak elikaduraren etorkizunean izango duen ekarpena indartzea. 
 Saioen antolaketa honako hau izan da:

 • Goizeko lehen orduan erosketak egin ditugu (BCCko ordezkariek esan digute zer erosi behar dugun). 
• 10:30etik 12:30era taldeka, janariak prestatu ditugu.
 • 12:30etik aurrera, prestatutako hori bertan jan egin dugu.
 • Ondoren, erabilitako guztia jaso eta saioari amaiera eman diogu.

 Oso esperientzia aberasgarria izan da!!! 

Lerro hauen bitartez gure eskerrik beroena agertu nahi diogu Pago Uso elkarteko zuzendaritza batzordeari proiektu hau elkarte horretan egiteko aukera eman izanagatik.