2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea

JUUL BOZKETA 2014 - 2015


  UNAI ELORRIAGA - ZIZILI  


Zizili andreak ez du ezer ikusten, 207 dioptria dauzka begi bakoitzean. Mundu betaurreko guztiak probatuta dauzka, baina alferrik. Hala ere, esan diote Londresen badela jostun bat, apurtutako artaziekin betaurreko berezi batzuk egiten dituena, eta hara joatea erabaki du Zizilik, Anbrosio bere mamu txikia lagun hartuta. Bidean, ordea, mila abentura eta xelebrekeria gertatuko zaizkie, zein baino zein zoroagoa, baita lagun mordoa ezagutu ere, umorez eta fantasiaz beteriko historia honetan.

Zizili - Unai  Elorriaga Lopez De Letona  /  Mai   Egurza Arruti (il. )



GALÁN ANA   -  MONDRAGO 1 Proba handia


Calek hamaika urte bete ditu, eta Samaradoko herrian ohitura den bezala, Anton herensuge zaleak herensuge bat eman dio, eta proban jarri du: mutikoak herensugea gaztelura eraman behar du, ilargiak puntu gorena iritsi baino lehen. Calek herensuge hegalari bikain bat izango zuela amets egin du betidanik, baina ez da Mondrago, hain zuzen, espero zuena: handiegia da, ezin du hegan egin, etengabe egiten du estropezu, behin eta berriz nahasten da, eta jolastu besterik ez du egin nahi. Horrelako herensuge batekin, Calek ez du sekula proba gaindituko, eta ez da gaztelura eskatutako ordua baino lehen iritsiko. Zorionez, Calere

9 iruzkin:

  1. Oso polita iruditu zait liburua. Egia esan zati batzuetan marrazkiren bat faltan bota dut.
    Ikusten nuenean liburuko orria dena hitzez beteta zegoela, ez zidan gogo askorik ematen irakurtzeko. Baina behin haria hartutakoan oso gustura irakurtzen duzu liburua. Niretako momenturik hoberena, Cale bere gaztelura iritsitakoa izan zen.

    ErantzunEzabatu
  2. Asko gustatu zait liburua bat ez ere marrazkiak . Nik pentstsen nuen ni hor negoela prbak egiten asko gustatu zait.

    ErantzunEzabatu
  3. Ziziliren ipuina oso ondo zegoen , barregarria, interesgarria... oso ondo pasatu nuen ipuina irakurtzen.Oso protagonista arraroa eta xelebrea da baina oso barregarria.Ipuinean oso gauza arraroak gertatzen dira.

    ErantzunEzabatu
  4. Zizili ipuina oso barregarria da naiz eta gauza arraroak gertatu.Protagonista eta bere fantasma oso xelebreak dira baina barre asko bota nituen ipuina hau irakurtzen.
    Niri asko gustatu zait ipuina , hau hautatuko dut bozketan.

    ErantzunEzabatu
  5. Niri "Proba Handia" liburua ez zait asko gustatu. Nire ustez aspergarria izan da, eta marrazkiak oso zakarrak dira.

    ErantzunEzabatu
  6. Asko gustatu zait ipuina, baina momentu batzutan.Alde batetik ez zait gustatu, ezinezkoa baita hori gertatzea, baina asko gustatu zaizkit marrazkiak.Ez zituen marrazki asko, baina zituenak oso politak ziren.

    ErantzunEzabatu
  7. Asko gustatu zait ipuina, baina momentu batzutan.Alde batetik ez zait gustatu, ezinezkoa baita hori gertatzea, baina asko gustatu zaizkit marrazkiak.Ez zituen marrazki asko, baina zituenak oso politak ziren.

    ErantzunEzabatu
  8. Ipuina ez zait asko gustatu baina marrazkiak asko gustatu zaizkit.

    ErantzunEzabatu
  9. Ipuina ez zait batere gustatu baina marrazkiak bastante ondo zeuden

    ErantzunEzabatu