2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNA



GUK IDATZITAKO KOPLAK  6B

Euskara maite badugu
beharra dugu guk zaindu
euskara galdu ez egiteko
hitzegin beharra dugu

Gure hizkuntza da euskera
ta gu euskaldunak gera
Gure hizkuntza galtzen ari da
mintza dezagun aurrera


Euskarak badu jendea
da gure hizkuntza maitea
Gure gelako lege handia
euskara hitz egitea


Euskaraz hitzegin behar dugu
guztiok egin dezagu
Ez dezagun utzi inoiz galtzen
hizkuntza ederra daukagu

Euskara dugu ahoan
 gure bizitza osoan
Horregatikan hitz egiten da
Txantxiku 6B klasian

Euskara gure hizkuntza da
zerbateatik da ona
hiztunen eragina dute ta
gu horietakoak gara

Euskara galgu ez dadin
edozer gauza guk egin
ozen-ta garbi denok batera
kanta ezazue gurekin

Ze moduz zaude laguna?
da galdera polittena
Euskera ez galtzeko alegiñ
guk egin behar duguna

Euskaldunak gara gu ta
euskara ez dago galduta
guk ahal dugu indartu eta
egin dezagun ahal du ta

Euskara  da gure hizkuntza
ematen dugu bizitza
zuk ere egin euskara eta
egin euskarari bultza

Euskaldunak gara ta
euskaraz hitz egin behar da
nahiz ta galtzear egon euskara
hizkuntza onena baita

Euskara ez dugu nahi galdu
alegina behar dugu
euskaraz hitzegin ta jolastu
guztiok egin dezagu

Euskara da oso za(ha)rra
Euskaltegiak barra-barra
Euskaraz ikasi na(h)i duenak
Euskaltegira joan be(h)arra

Euskara da bai onena
gure izkuntza za(ha)rrena
Baina-euskaldunok egiten dugu
gaztelania txarrena

Euskara doa galtzera
da euskaldunon galdera
Denok batera hitz egitean
berpiztuko den hizkera


Euskal Herrian euskeraz
Espainian erderaz
Bakoitzak bere hizkuntzaz egin
behar dugula adieraz


Euskara baita zaharra
bizitzeko ona  da ta
Ona eta jolasteko
bizitzeko da polita

Euskaldun gutxi baigera
salbatu ezazu euskera
Euskaldunak mundu guztian
zabaldu behar gara

Euskara konserbatzea
da nahi duguna egitea
Gure euskara galduko dela
ez dugu nahi pentsatzea

Euskaltegiak gogotan
hartzen hasi garenetan
Zenbait pertsonak ikasten dute
euskara euskaltegitan

Euskarak badu ahalmena
hizkuntzarik zaharrena da
Zabaldu egin behar duguta
ahos-ahos hitzegina

Euskara da bai politena
bizitza osoan onena
Euskara da oso zaharra eta
hizkuntza on bat omen da.

Euskara oso polita
eta dibertigarria
euskara desagertzeko dago
eta zerbait egin behar da                                                           

Euskara da zaharrena
  euskaldunen hizkuntza
horregatik pozik bizi naiz
eta harro bizi naiz
 

6 iruzkin:

  1. Egun hartan asko jolastu genuen euskararen eguna gure ikastolan, joku batzuetan asko pentzatu egin behar genuen beste baten berris dantzatu margotu etakarta nahasiak ere baita niretzat euskararen eguna oso polita izan zen, nire jokurik gustukoena karaokea izan zen.

    ErantzunEzabatu
  2. Euskararen egunean joku askotara jolastu genuen.6.mailakoak eta 5.mailakoak nahastu ginen taldeak egiteko eta jokuak jolasteko.Joku bat irazten bazenuen gometz bat ematen ziguten eta nire taldeak bi gometz lortu genuen.

    ErantzunEzabatu
  3. euskararen egunean jokoak atolatu zuten eta oso ondo pasatu genuen.Oso egun ona izan zen,taldetan jarri ginen.

    ErantzunEzabatu
  4. Euskararen egunean ederto pasatu nuen gelarik gela ekintzak egiten. Nire ekintza gogokoena gure gelakoa izan zen, mimika . Guztiok gometxes beteta amaitu genuen oso ondo pasatu nuen !!!!!!!!

    ErantzunEzabatu
  5. Euskararen eguna, Euskara berpizteko eguna denez, jolas pila-pila bat egin genuen eta Euskeraren inportantzia ulertu genuen denok.

    ErantzunEzabatu
  6. Euskera aurrera atera dezagun ekintza batzuk egin genuen eta bertso batzuk egin genuen eta bi aukeratu genuen Olatzena eta Aitorrena oso polita izan zen egun hura oso ekintza ona egin genuen eta oso ondo pasa nuen nire lagunekin!!!

    ErantzunEzabatu