2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena

ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN



        SUDURRETIK ARNASA HARTU: elkarrekin jolasteko 

 

Komuneko paper zati bat hartu eta gure taldekoak korroan jarri gara.Taldeko lehen jokalariak komuneko paper zatia sudur azpian jarri du, arnasarekin eutsiz. hau lortzeko garrantzitsua da airea sudurretik hartzea. Gero, aldameneko lagunari pasatu dio paper zatia haren sudur aldea luzatuz.Horretarako lagunak airea sudurretik hartu du eta lehen jokalariak,aldiz, airea eusteari utzi eta papera askatu du. Jolasaren helburua, papera taldekide guztiektatik pasatzea da, korroari buelta osoa emanez.


Zailtasun handia izan dugu, denbora guztian arnasari eusten egon behar zelako.Oso ondo pasatzen da, baina zailtasun handiak eduki ditugu.

ZAILA EGIN ZAIGU:

  • Mugitzen ari ginenean papera ez erortzea. 

  •  Taldekide batetik beste taldekidearen sudurrera papera pasatzea.

     

     

     

    EZ DUGU LORTU JOKUAREN HELBURUA BETETZEA, ARNASARI EUTSI EZINIK IBILI GARELAKO.

ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN

                   TALDEKA  JOLASTUZ

Gure jolasaren helburua,hau da: pilotari putz eginez, beste taldekoen zelaira eramatea, eta behin beste zelaian dagoenean, puntu bat lortuko du taldeak. Arnasa sakon hartzea oso garrantzitsua da jolas honetarako.

Jolasten hasteko, bi taldetan banatu gara.Ondoren andereñoak, paper zati eman digu, eta paper zati horrekin pilota bat egin dugu. Jolasteko eremua egiteko, zinta islantea eta zorro batzuk erabili ditugu. Zozketa eginez ze talde hasten den erabaki dugu.

Arau batzuk ipini ditugu jolasten hasi aurretik:

1. Beste zelaira ezin da pasa.
2. Beste taldeko jokalariak errespetatzea.
3. Pilota ezin da eskuarekin ez hartu, ez bota.



Gure jokuaren alde txarra, hainbeste putz egiten mareatu egiten zarela da.

Esperientzia ona izan da, oso ondo pasa dugu.















ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN

       LASTOTXOEKIN URA XURGATUZ

 Ahotik arnasa hartu (eta bota): taldean egiteko lana

 Jolas hau  egiteko erabali duguna : lastotxo batzuk eta bi  pote,bat urarekin beteta.

 Honen helburua ura pote batetik bestera eramatea izan da, bakoitzak bere lastotxoekin.Hau lortzeko garrantzitsua da airea ahotik hartzea. Ura hor, lastoaren barruan, mantenitzen jakin dugu.

 Ura ez zen ahora sartu behar , mingainarekin eztali egin behar duzu lastoaren sarrera.

 Jokua egiteko binaka jarri gara, bi minututan potea hustea lortu dugu.

Hasieran zaila egin zaigu baina saiatu ondoren lortu dugu!

Hala ere, ez da izan joku erreza.

Joku hau egin duten partaideak: Andoni, Danel, Aitor eta Unai.

ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN





ELKARREKIN JOLASTUZ


Jolas honetarako paper zati arin bat  edo luma bat behar dira, baina, gu biekin jardun gara desberdintasunak eta zailtasunak ikusteko.

Jolas honen helburua paper zatia edo luma, putz eginez, ahalik eta denbora gehien airean edukitzea da.

Taldeko kide guztiak borobilean jarri eta lehenengo paper zati arinarekin saiatu gara. Nahiko zaila egin zaigu paper zatiarekin ez zelako denbora gehiegi airean mantentzen. Horrez gainera putz egiterakoan norabide guztietara desbideratzen zen.

Hori ikusita lumarekin saiatu gara. Askoz ere errazagoa izan da, airean denbora gehiago egoten zelako. Orduan mantsoago mugitzen zen leku guztietara.

Putz egiten trebatuta, taldekideak bi taldetxoetan banatu gara eta partidotxo batzuk jolastu ditugu lumarekin.





ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN



BARRE EGINEZ



Joku honen helburua, arnasarik hartu  gabe, ja, je, ji, jo eta ju esatea da.
Ez dugu helburua lortu ez zelako batere erraza, baina antzerako zerbait egin dugu.Oso ondo pasatu dugu eta argazkiak atera dizkigute.Oso esperientzia polita izan da.








     SUDURRETIK ARNASA BOTATZEN IKASTEKO

Joku honen helburua, ispilu bat hartu eta sudurraren hatsarekin ispilu dena lurruntzea da.Helburu hau lortu dugu,
 Lukak, Kepak, Ekainek eta Peruk.Oso esperientzia polita izan da.