2015(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN





               ELKARREKIN JOLASTUZ

Lumaren  jolasa tokatu zaigu, Joane, Julen, Nikolas, Beatriz eta Izarori. Hiru luma zeuden eta horietatik urdina  aukeratu dugu.
Taldeko guztiok elkartu egin gara, eta gero, luma hartu eta putz eginez, luma airean ahalik eta denbora gehien edukitzea zen jolasaren helburua. 

Jolasa pixka bat aspergarria, baina, dibertigarria ere bazen aldi berean. Ia guztiok zorabiatu egin gara, baina, orokorrean jolasa oso polita zen. Denok asko dibertitu gara, batez ere, luma nonbaitera joatean, eta denok lumaren atzetik korrika joaten ginenean. Gainera, sabaia bi aldiz ukitu dugu lumarekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina