2015(e)ko otsailaren 10(a), asteartea

GIPUZKOAKO ODOL EMAILEEN ELKARTEKO BI ERIZAIN GUREKIN




Otsailaren 10ean, Txanelan odolaz lantzen ari garen gaiarekin lotuta, Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteko bi erizainen laguntzarekin informazio interesgarria eskuratzeko aukera izan genuen: ikerkuntzan eman diren pausoak aztertu, odolaren osagaiak, odol taldeak, transfusioen garrantzia…
Beraien esanetan, oraingoz odola ez da fabrikatzen, eta hortaz, odol emaileak dira bizitzarako ezinbestekoa den gai hori lortzeko bide bakarra”. Benetan interesgarria!  Erizainek erakutsi duten jarrera ere, bikaina! Eskerrik  asko bene-benetan.




ODOLA

Zirkulazio-aparatua osatuz kapilarren bidez elkartzen diren zain eta arterietatik barrena doan likido gorria da odola. Pertsona baten odol-kopurua bere adinaren, pisuaren, sexuaren eta altueraren arabera dago. Pertsona heldu batek 4,5 eta 6 litro odol bitartean dituela esan liteke. Odolak elikagaiak garraiatzen ditu digestio-aparatutik zeluletaraino, eta han, haiek sortzen dituzten hondakinak jasotzen ditu eta giltzurrun, gibel eta beste eskrezio-organo batzuen bidez kanporatzen ditu. Oxigenoa garraiatu eta anhidrido karbonikoa ezabatu dadila erregulatzen duena ere bera da. Eginkizun garrantzitsua betetzen du hainbat arlotan, hala nola koagulazioa, inmunitatea eta gorputzeko tenperaturaren kontrola.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina