2015(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN

TALDEKA JOLASTUZ

 

Gure jolasean, bi kanpo eta pilota bat egin ditugu: kanpoak zelo zatiekin egin ditugu, lehenengo laukizuzen bat egin eta ondoren, erdian beste zelo zati bat jarri. Pilota komuneko paperarekin egin dugu eta zeloa jarri diogu gainetik. Taldean sei pertsona ginen eta hiru pertsona alde batean jarri gara eta beste hiru beste aldean. Helburua, pilota beste kanpora eramatea zen, baina, horretarako taldeak lan egin eta ahotik airea indarrez bota behar zen.

Oso ondo pasatu dugu eta jokoa oso dibertigarria izan da. Batzuk zorabiatu egin dira hainbeste putz egitearen ondorioz. Guk, pilota beste kanpora pasatu beharrean, bi porteria jarri eta pelota porteriara sartzea proposatuko genuke. 

 Helburua lortu dugu airea erabili dugulako pilota mugitzeko.

 

  Kanpoa klarionekin ere egin daiteke, baina, guk proposatzen dugu zeloarekin egitea klariona ezabatu egin daitekeelako. Pelota egiteko, ping-pong eko pilota bat edo pilota arin bat erabil daiteke.Baina, helburua airea indarrez botatzea da!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina