2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena

ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN





ELKARREKIN JOLASTUZ


Jolas honetarako paper zati arin bat  edo luma bat behar dira, baina, gu biekin jardun gara desberdintasunak eta zailtasunak ikusteko.

Jolas honen helburua paper zatia edo luma, putz eginez, ahalik eta denbora gehien airean edukitzea da.

Taldeko kide guztiak borobilean jarri eta lehenengo paper zati arinarekin saiatu gara. Nahiko zaila egin zaigu paper zatiarekin ez zelako denbora gehiegi airean mantentzen. Horrez gainera putz egiterakoan norabide guztietara desbideratzen zen.

Hori ikusita lumarekin saiatu gara. Askoz ere errazagoa izan da, airean denbora gehiago egoten zelako. Orduan mantsoago mugitzen zen leku guztietara.

Putz egiten trebatuta, taldekideak bi taldetxoetan banatu gara eta partidotxo batzuk jolastu ditugu lumarekin.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina