2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena

ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN

                   TALDEKA  JOLASTUZ

Gure jolasaren helburua,hau da: pilotari putz eginez, beste taldekoen zelaira eramatea, eta behin beste zelaian dagoenean, puntu bat lortuko du taldeak. Arnasa sakon hartzea oso garrantzitsua da jolas honetarako.

Jolasten hasteko, bi taldetan banatu gara.Ondoren andereñoak, paper zati eman digu, eta paper zati horrekin pilota bat egin dugu. Jolasteko eremua egiteko, zinta islantea eta zorro batzuk erabili ditugu. Zozketa eginez ze talde hasten den erabaki dugu.

Arau batzuk ipini ditugu jolasten hasi aurretik:

1. Beste zelaira ezin da pasa.
2. Beste taldeko jokalariak errespetatzea.
3. Pilota ezin da eskuarekin ez hartu, ez bota.



Gure jokuaren alde txarra, hainbeste putz egiten mareatu egiten zarela da.

Esperientzia ona izan da, oso ondo pasa dugu.















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina