2015(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

ARNASKETAREKIN ESPERIMENTATZEN

              SUDURRETIK ARNASA HARTU

Lau edo bost pertsonarekin jolasteko jokoa da. Borobilean jarri behar da, lehenengo jokalariak paper fin bat hartu beharko du eta arnasa harturik papera sudurraren azpian mantendu beharko du, eta aldamenean duen pertsonari pasatuko dio sudurrarekin. Jokoaren helburua jokalari denak sudurrarekin hartzea eta amaierara iristea da. Horretarako sudurrarekin arnasa ondo hartu behar da.

Paperaren jokoa izan da jolastu dugun jokoa. Hasieran komuneko paperarekin hasi gara, baina, oso zaila izan arren barre asko egin dugu. Hasi garenean esan dugu oso erreza zela, baina konturatu gara oso zaila zela. Gero erabaki dugu paper fin batekin egitea eta  errezagoa izan da askoz arinagoa zelako.

 Hasieran ia lortu egin dugu, baina, jausi egiten  zen papera. Geroago trukoa asmatu dugu, hirugarren pertsonara iritsi gara, baina, laugarrenera iritsi garenean papera jausi egin da eta orduan lur jota geratu gara. Baina, ez dugu amore eman eta jarraitu egin dugu zaila izan arren. Orduan, denbora amaitu da eta ez dugu lortu ,baina ondo pasatu dugu. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina