2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

MAITE



                                    MAITE

Kaixo lagunok, nire izena Maite da eta 10 urte ditut. Oñatin bizi naiz baserri batean; baserriak Dolaetxe du izena eta bi etxebizitzatan banatuta dago. Etxebizitza batean nire amona, izeba, osaba, lehengusua eta lehengusina bizi dira; beste etxebizitzan berriz , anaia, aita, ama eta ni bizi gara. Nire urtebetzea irailaren 25ean da eta nire izar seinua Libra da.

Txantxiku Ikastolara joaten naiz ikastera, nire irakaslea Lourdes da eta berak sortu zuen blog hau.

Nire futbol talderik gustokoena Real Sociedad da.
 Nire zaletasuna futbolean jolastea da, baina, musika eskolara ere joaten naiz zeharkako txirula jotzen dudalako. Euskal dantzak ikasten ere banabil Oñatz dantza taldearekin.

Nire ikasgai gustukoenak gorputz heziketa eta plastika dira.

Etxean txakur bat dut; Lagun du izena eta emea da. Lagunek bi urte beteta ditu eta etxola batean bizi da. 
 

Nire janaririk gustokoenak makarroilak, pizza eta nire aitak egiten duen patata tortila dira baina nire amamaren albondigak ere asko gustatzen zait.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina