2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

SUHILTZAILEEN PARKEAN


  Otsailaren 18an suhiltzaileen parkera joan ginen bisitan. 
Suhiltzaileen parkean gauza asko egin eta ikusi genituen,  erreskaterako eskaileran ibili ginen eta baita goiko pisutik behera jaisteko suhiltzaileen (tubotik) jaitsi ginen.    
Suhiltzaileen parkean eurek zeukaten kamioi guztiak ikusi genituen kanpotik, nahiz, barrutik eta kamioi bakoitza zertarako eta ze material zeukan ikusi genuen.Sei kamioi zeukaten eta sute batera hiru kamioi eramaten dutela esan ziguten eta istripu batera, berriz, bi. Ondoren  s parkean dagoen trebatzeko labirintoan ibili ginen, hasieran ilunetan egon ginen, baina, ondoren, argia piztu zuten. Suhiltzaileen kaskoak ere probatu genituen eta denak esaten zuten pixu gehiegi zeukatela erreskatean ibiltzeko.
 Pasiloetan zehar eurak joandako istripu batzuetako argazki batzuk zeuden (ardi bat zulo batetik erreskatatu zutenean, kotxe batek eduki zuen istripuarena, beste zulo batetik erreskatatu zuten behi batena...).
Oso interesgarria izan zen eta oso ondo pasatu genuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina