2014(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

FAMILIA BERRIA

Izenburua: Familia berria
Egilea: Arrate Egaña Gimenez
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2012
Ilustratzailea: Jone Taberna
Bilduma: Batela, 25
Orri kopurua: 27 orrialde

Laburpena:
Ipuin ilustratu honetan gerraren eta adopzioaren inguruan hitz egiten da.
Marita izeneko neskatoak familia guztia galdu du gerran eta orain familia berri batekin bizitzera doa. Hasieran triste dago, baina dena aldatuko zaio berak bezala familia guztia galdu duen ahatetxo bat etxeko igerilekuan topatzen duenean. Ahatea zaindu eta elkarrekin primeran ibiliko dira baina uda heltzean ahatetxoak alde egingo du, familia berria aurkituko duelako. Ahatetxoa familia berrian ongi egongo dela pentsatzen du Maritak, bera dagoen bezala. 

Ilustrazioak haurren marrazkien kutsua dute. Koloretako arkatzez eginak daude. Testuari lagundu eta informazio erantsi ere egiten dute.
Adina: 6tik gora



6 iruzkin:

  1. Asko gustatu zait eta liburuko marrazkiak oso politak dira.
    Baita ere oso ondo dago ipuina pentzatuta zergatik gauza politak
    esaten ditu idazleak.

    ErantzunEzabatu
  2. Oso polita da liburua marrazki politak daude eta niretzat oso interesgarria izan da ipuina

    ErantzunEzabatu
  3. Gustatu zait baina ez hainbeste. Pixka bat aspergerria izan da bi protagonistei berdina pasatu zaielako beraien bizitzan. Baina marrazki politak ditu.

    ErantzunEzabatu
  4. Oso ondo dago Arrate Egañaren ipuin hau, marrazkiak eskuz eginda daude eta hori asko gustatu zait.Baina, gaia ez zait asko gustatu eta horregatik pixka bat aspergarria egin zait ipuina.

    ErantzunEzabatu
  5. Liburu hau ez da nik irakurri dudan libururik onena baina txarrena ere ez baina ez zait asko gustatu oso aspergarria delako eta oso motza nik irakurtzeko.

    ErantzunEzabatu
  6. Asko guztatu zait Arrate Egañaren ipuin dibertigarri eta alai hauxe. Gehien gustatu zaidaten gauza marrazkiak eskuz eginda daudela da, horrek ematen dio ipuin honi dibertigarrizko puntu handi bat.

    ErantzunEzabatu