SUDURRETIK ARNASA HARTU: elkarrekin jolasteko
Komuneko paper zati bat hartu eta gure taldekoak korroan jarri gara.Taldeko lehen jokalariak komuneko paper zatia sudur azpian jarri du, arnasarekin eutsiz. hau lortzeko garrantzitsua da airea sudurretik hartzea. Gero, aldameneko lagunari pasatu dio paper zatia haren sudur aldea luzatuz.Horretarako lagunak airea sudurretik hartu du eta lehen jokalariak,aldiz, airea eusteari utzi eta papera askatu du. Jolasaren helburua, papera taldekide guztiektatik pasatzea da, korroari buelta osoa emanez.
Zailtasun handia izan dugu, denbora guztian arnasari eusten egon behar zelako.Oso ondo pasatzen da, baina zailtasun handiak eduki ditugu.
ZAILA EGIN ZAIGU:
Taldekide batetik beste taldekidearen sudurrera papera pasatzea.
EZ DUGU LORTU JOKUAREN HELBURUA BETETZEA, ARNASARI EUTSI EZINIK IBILI GARELAKO.